Tradizio handiko upategia da Akarregi Txiki. Izan ere, baserrian belaunaldiz belaunaldi egin dute txakolina aspaldidanik. Getariako mendi-mazeletan dago Akarregi Txiki baserria. 17 hektarea inguruko hedadura du.
Gure upategiak metodo tradizionalen bidez egiten du txakolina, kontrol zorrotzari jarraiki. Ardogintzako teknologian izan diren aurrerapenei esker, lorpen handiak lortu dira: hartzidura-prozesua nabarmen hobetu da eta kalitate bikaineko produktua lortu da. 2019ko kanpainan, gure ekoizpen-ahalmena 140.000 litro ingurukoa izan zen.
Akarregi Txikin modu zorrotzean eta eskuz biltzen dira mahatsak 20 kiloko kaxetan. Ondoren, mahatsak mahastitik upategira zuzenean iristen dira, eta upategian hasten da ardoa egiteko prozesua. Mahats-mordoak leuntasunez zanpatu eta gero, lortutako muztia hartzitzen da, tenperatura kontrolatu batean, eta muztioa txakolin bilakatzen da. Eta hilabete batzuk upategian 5-6º-tan atseden hartzen egon ondoren, txakolina prest egongo da dastatzeko eta, ondoren, botiletan sartzeko. Upategiak altzairu herdoilgaitzezkoak dira, tenperatura kontrolatzeko eta higienea ahalik eta gehien bermatzeko. Tenperatura eta higienea oso elementu garrantzitsuak dira kalitateko ardoak lortzeko.