
AKARREGI TXIKI
AZALPENA
Akarregi Txiki txakolinak Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapena du eta Getariako mahatsondoez jositako mendi-mazela berdeetako mahastietan sortzen da. Mahastietako lana, mahastizaintza eta ardogintzako azken aurrerapenez baliatuz egiten den lana, eta kalitate-kontrol zorrotza elkartzearen emaitza da txakolinaren kalitate bikaina. Upeltegiaren marka da, familiaren funtsa irudikatzen duen txakolina. Freskoa, alaia, bizia, upeltegi honetako txakolinaren izaera adierazten duten adjektiboak dira. % 100 Hondarrabi zuri mahats autoktonoarekin egina, itsaski eta arrain freskoekin maridaje paregabea egiten du.
DATUAK
Jatorria: Getariako Jatorrizko Deitura.
Barietateak: Mahastiaren % 95, Hondarrabi Zuria; gainerako % 5, Hondarrabi Beltza.
Hartzidura: Altzairu herdoilgaitzezko upeletan hartzitzen da, gutxienez 3 hilabetez.
DASTAKETA OHARRA
Usaina: Bizia, atsegina, fruta-gustuko bukaerekin.
Zaporea: Freskoa, txinpartatsua, presentzia handia ematen dion garraztasun dotorearekin.
DATU TEKNIKOAK
Alkohol-gradua: % 10-11.5 bol.
Garraztasun osoa: 7.5-9 gr./l.
Garraztasun lurrunkorra: 0.4-0.6 gr./l.
pHa: 2.8-3.1

LASALDE
AZALPENA
Lasalde txakolinak Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapena du, eta bere hondarretan hazten da. Udazken hasierako mahats-bilketa arduratsuak, birjineko txakolingintza arretatsua, eta zapalketa eta hartzidurako teknologia berrienak elkartzearen emaitza da Txakolin Berezia izenekoaren kalitate bikaina. lasalde upeltegiko ikonoa da. Konplexua, lasaigarria, harmoniatsua da; ezin hobea bazkari edo afari berezi batez gozatzeko.
DATUAK
Jatorria: Getariako Jatorrizko Deitura, Txakolin Berezia.
Barietateak: Mahastiaren % 95, Hondarrabi Zuria; gainerako % 5, Hondarrabi Beltza.
Hartzidura: altzairu herdoilgaitzezko upeletan hartzitzen da, gutxienez 5 hilabetez, hondarren gainean, aldez aurretik hautatutako mahatsekin, Txakolin Berezia izeneko produktu bikaina lortzeko.
DASTAKETA OHARRA
Usaina: Bizia, arras orekatua eta fruta-gustuko bukaerarekin.
Zaporea: Txakolinaren buketa oso bereizgarria da, hori egiteko hautatzen den mahatsa Hondarrabi Zuria eta Hondarrabi Beltza senez elkartzearen emaitza baita, azkenik, ahoan bikaintasuna eta zintzotasuna emateko.
DATU TEKNIKOAK
Alkohol-gradua: % 10-11.5 bol.
Garraztasun osoa: 7.5-9 gr./l.
Garraztasun lurrunkorra: 0.4-0.6 gr./l.
pHa: 2.8-3.1

AKARREGI TXIKI GORRIA
AZALPENA
DATUAK
Izena: Akarregi Txiki
Jatorria: Getariako Jatorrizko Deitura, Txakolin Berezia.
Barietateak: %50 Hondarribi Zuri eta %50 Hondarribi Beltz.
Hartzidura: Erdoilezineko tankeetan 3 hilabetez gutzienez egona.
DASTAKETA OHARRA
Kolorea: Txakolin gorria burbuila finekoa.
Usaina: Aroma indartsu eta freskoduna.
Zaporea: Ahoan alaia eta suabea izanik.
DATU TEKNIKOAK
Bolumena: 75 cl.
Alkohol-gradua: % 10 bol.
Garraztasun osoa: 7.5-9 gr./l.
Garraztasun lurrunkorra: 0.4-0.6 gr./l.
pHa: 2.8-3.1