Akarregi Txiki izeneko txakolina, Hondarrabi Zuri deritzon mahats-barietatearekin dago osorik egina. Mahats-barietate hori upategiaren etxaldean bakarrik uztatzen da.
Neguan, mahastia atsedenaldian dagoenean, inausketari ekiten zaio, aihenak emankor uzteko, udaberrian horien ernamuinak atera eta mahats-mordoak gara daitezen. Mahatsak irailaren bukaeran edo urriaren hasieran biltzen dira, mahats-mordoak guztiz helduta daudenean eta azukreen eta garraztasunaren arteko oreka bikaina denean.
Txakolinaren gas karbonikoaren txinpartak hausteko kopan isurtzean, pozez betetako argi eta kolore distiratsuen leherketatxok sortzen dira, lasto-koloreko tonu hori eta urre-koloreko ñabardura txikiekin. Horiek leuntasunez uztartutako fruta-gustuko bukaeradun usain gozo, tipiko, bizi eta atseginez beteko gaituzte. Ahoan fresko eta txinpartatsu gertatzen da, eta iraunkortasun handia ematen dion eta zapore-ñabardurengatik ezin konta ahala sentsazioez gozaraziko digun garraztasun dotorea du. Hots, oso txakolin adierazkorra da.