Jatorrizko Deituraren zapore eta kalitatea

 

Txakolingintzan nagusi den herrian, Getarian, dago Akarregi Txiki. Tradizio handiko upategia da. Izan ere, baserrian belaunaldiz belaunaldi egin dute txakolina aspaldidanik.
1996an upategi berria sortu zen: bere mahastiak dauzka eta jardunbide enologiko berriak erabiltzen ditu, kalitate bikaineko ardoak eskaintzeko helburuz.
Akarregi Txikik bi txakolin marka ekoizten ditu: Akarregi Txiki eta Lasalde. Biek dute Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura, bertako mahatsen jatorriaren, mahasgintza zainduaren eta kalitate-kontrol zorrotzaren berme.