Akarregi Txikin ekoiztu eta botilaratutako txakolinak Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren kalitate-zigilua du. Aintzatespen horrek bertako mahatsen jatorria, mahasgintza zaindua eta kalitate-kontrol zorrotza bermatzen ditu.

1989an Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura gisa onartu zen eta izen bera jarri zioten: Getariako Txakolina. 2007an, Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura Gipuzkoako lurralde historiko osora zabaldu zen.

Txakolina ardo zuria, gaztea eta fruta-gustukoa da. Erdi-mailako graduazioa du (9,5º – 11,5º) eta garraztasun txikia du bereizgarri. Nortasun handiko ardoa dugu txakolina. Fresko zerbitzatu behar da eta, mahasgintza bereziaren ondorioz, gas karbonikoaren txinpartatxoekin batera, bere lurrin-sorta guztia askatzen du.